Anuario del Seminario de FilologĂ­a Vasca Julio de Urquijo | 2021

XVIII. mendeko dotrina argitaragabe bat: aurkezpena eta edizioa

 

Abstract


Saio honetan XVIII. mende bukaeran goi-nafarreraz idatzitako dotrina baten edizioa aurkezten da. Orain arte ezezaguna izan den eskuizkribu hau Eusko Legebiltzarreko liburutegian agertu da berriki. Beraz, euskal dialektologiarako izan dezakeen garrantzia aipatu ostean, eskuizkribuari buruzko zenbait ohar egiten dira; besteak beste, erakusten da gaztelaniazko zein liburu duen jatorri, noizkoa izan daitekeen itzulpena, liburuaren tamaina, etab. Areago, laburki aurkezten diren hizkuntza ezaugarri batzuk kontuan izanda, Leitza inguruko hizkera erabiltzen dela erakusten da eta anonimotzat hartu izan bada ere, proposatzen da Tiburtzio Sagastibeltza izan daitekeela dotrinaren egilea. Jarraian, testuaren edizio kritikoa eskaintzen da, bi motatako oharrez lagundurik: batetik ohar paleografikoak daude eta, bestetik, testua ulertzen lagundu nahi duten azalpen oharrak.

Volume None
Pages None
DOI 10.1387/ASJU.22417
Language English
Journal Anuario del Seminario de FilologĂ­a Vasca Julio de Urquijo

Full Text